ALAVA INCOMING enpresarien elkarte bat da, Araban biltzarrak eta turismoa bultzatzeko asmoz sortua. Bere helburu nagusia da Araban eta Gasteizen turismoa sustatzea eta era guztietako bilkurak eta biltzarrak antola daitezen laguntzea (biltzarrak, laneko batzarrak, arlo ludikoa eta lanekoa bateratzen dituzten bidaiak...). Horretarako turismoarekin eta biltzarrekin zerikusia duten enpresak dira gure bazkideak: biltzarrak antolatzen dituztenak, aholkulari turistikoak, biltzar-etxeak, Arabako Errioxako upategiak, xarma berezia duten hotelak, landa-hotelak, turismo-gidariak, golf-zelaiak, garraio-enpresak...
Esan bezala, ALAVA INCOMING enpresarien elkarte bat da, irabazi asmorik ez duena. 1999. urtean sortu zen. Horretarako, Araban biltzar eta turismoaren arloan lan egiten zuten hainbat elkarte bildu ziren. Gainera, hainbat entitateren laguntza ere badu: Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala, Eusko Jaurlartitza eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera.
BONOS REGALO hasta 2013www.flickr.com
|
ALAVA INCOMING: Asociación Empresarial Congresos y Turismo | C/ Eduardo Dato 38 1º (Cámara Comercio) 01005 Vitoria-Gasteiz (Alava) | Tel.: 945 14 18 00- Fax: 945 14 31 56 / info@alavaincoming.com