Zador Escuela de Español
Zador Escuela de Español
Zador Escuela de Español

Ikastaroak
IKASTAROAKIkasle kop.:Ikasgaiak / asteaIraupena
Ikastaro intentsibo orokorra3tik 7ra202 aste
3 aste
4 aste
beste batzuk
Espainiera eta ardoa, espainiera eta golfa eta espainiera eta txangoak3tik 7ra202 aste
3 aste
4 aste
beste batzuk

Banakako ikastaroak urte osoan. Gutxieneko iraupena: astebete. Prezioak eta ikastaroak noiz hasten diren galdetu.

Zerkabarren kalea, 15
01001 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 00 34 945 234 895
Fax: 00 34 945 234 910
info@zadorspain.com
http://www.zadorspain.com

Harremanetarako:Araceli Ruiz de Garibay, Carmen Arnal

Zador, 1990. urtean sortutako hizkuntza-zerbitzuetako enpresa bat da. Hizkuntzak irakasteko sail bat, Itzulpenak eta Interpretazioak egiteko beste sail bat eta atzerrientzako Espainierako Eskola du. Zador Espainiera Eskolak ondokoa eskaintzen du:
• Kalitate handiko instalazioak hiriaren erdigunean. Harrera-gunea, 9 gela moderno eta eroso, laborategia/liburutegia eta kafea hartzeko areto txikia du.
• Beharretara egokitutako zerbitzuak; faxak eta posta elektronikoak bidaltzeko eta jasotzeko zerbitzua, Internet doan erabiltzeko aukera, ostatuak kudeatzeko zerbitzua eta jarduerak, txangoak zein bidaiak burutzeko lekuak gordetzeko zerbitzua.
• Komunikatzeko helburuarekin diseinatutako irakaskuntza programa.
• Era askotako ikastaro sorta:
- Ikastaro intentsibo orokorrak edo neurrira egindakoak.
- Espainiera eta Ardoak dastatzeko ikastaroa, “Villa Lucia” Ardoaren Zentroaren eta Errioxako upeltegi batzuen laguntzarekin.
- Espainiera eta Gastronomia: Espainiera ikastaroa goizez, "pintxoak" jatea, ospe handiko jatetxeetan afaltzea eta sukaldaritza eskolak Espainiako zenbait plater egiteko.
- Espainiera eta golfa.
- Espainiera eta abentura-kirola. • Zenbait ostatu mota: hotelak, apartamentuak, egoitzak, landa etxeak, familiak.
• Aisiarako kirol eta kultura jardueren askotariko programa: zaldian ibiltzea, golf, jarduera nautikoak, abentura-kirolak, zeramika ikastaroak, dantza ikastaroak, etab.
• Espainiako zenbait leku ezagutzeko txango eta bidaien programa: Bilborako eta Guggenheim Museorako txangoa, Donostiara joatea, belaontziz kostaldean ibiltzea, Madrilen edo Bartzelonan asteburua igarotzea, Done Jakue Bidearen ibilbidea, Gaztelania Hizkuntzaren Ibilbidea eta neurrira egindako beste bidaia batzuk.
• Joan-etorriak eta bidaiatzeko asegurua, erosoago eta seguruago bidaiatzeko.

ALAVA INCOMING: Asociación Empresarial Congresos y Turismo | C/ Eduardo Dato 38 1º (Cámara Comercio) Vitoria-Gasteiz (Alava) | Tel.: 945 14 18 00- Fax: 945 14 31 56 / info@alavaincoming.com